XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan ohi da erlatibista etikoa eszeptiko edo nihilista bat dela, tolerantziaren izenean edozein iritzi onartuko duela; baina erlatibista batek esan dezake:

kultura ezberdinek iritzi etiko ezberdinak onesten dituzte; ez dago esaterik iritzi bat bestea baino hobea den ala ez; baina nik nire iritziak ditut arrazoi hauengatik eta nire iritziak ontzat jotzen ditut beste pertsonek beren iritziak ontzat jotzen dituzten bezala.

Nihilista batek aldiz zera erranen du: nola ez dagoen esaterik iritzi etikoen artean bat bestea baino zuzenagoa denik orduan hobe da iritzi etikorik ez izatea: danak balio du (anything goes): nihilistak etikari lortuezina den zihurtasun bat eskatzen dio eta etikak zihurtasun hori eskaini ezin dionez etikaren balioa ukatzen du.

Tolstoi'k antzeko zerbait idatzi zuen: Jainkorik ez badago dana dago baimendurik.

Kognitibismo-ezak dio ezin daitekela zihurtasunez jakin etika araugilearen judizioak edo iritziak onak ala txarrak diren, etikaren esakundeak egiazkoak diren ala ez, arau etikoek ez dutelako egiazkotasun balorerik; eta balorezko judizioek (value judgments, juicios de valor) eta terminu etikoek ez dutelako gauzen edo ekintzen ezaugarri edo kualitate berezirik deskribatzen.

Etika araugileak egiten dituen judizioei ezin diezaiekegu egiaztasunik eman, beste balore bat emanen zaie baina ez egiazkotasunarena.

Printzipio etiko bat ematen dugunean ez gara errealitate bat deskribatzen ari; beste gauza bat egiten ari gara.

Teoria ez-kognitibista ezberdinak daude:

- emotibismoa: eztabaida moralak jarrera moralei buruzko eztabaidak dira eta ez gertakariei edo errealitateari, buruzkoak; gure jarrera edo iritzi morala dago jokoan eta ez gure ezagutza: ezkontzaz kanpoko sexu harremanak zilegizkoak diren ala ez eztabaidatzen dugunean ez dugu harreman horien soziologiari buruz (harreman horiek dituzten ondorio sozialak, horien estatistikak etab.) eztabaidatzen baizik eta horiei buruz dugun iritziaz.

Gure iritzi moralek gure jarreraren berri ematen dute: fenomeno etiko bat gaitzesten dugunean fenomeno horren kontrako jarrera ematen dugu.

Erahilketaren aurkako iritzi morala ematen dugunean gure kontrako jarrera adierazten ari gara.

Terminu etikoek halako magnetsimo bat dute, (tu-tu?) magia bat edo ezaugarri hunkikor bat: gure jarrerak adierazteko eta sentimenduak sorterazteko erabiltzen ditugu,

- preskriptibismoa: esakune etikoak arau edo agindu bezalakoak dira: ez dituzte gauzak deskribatzen, agintzen baizik.

Batek esaten badu iraintzea gaitza da horrek egiten duena da arau bat ematea: